XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.3 Lanaren desberdintasun soziala.

a) ... Oporto, Lisboa, A Coruña, Santandere, Bilboko jendeak, eta bereziki, euskal itsasertzeko portu ttipietako jendeak: Bermeo, Deba, Portugalete, Lekeitio, Ondarroa, Zumaia, Mutrikukoak esaterako gertatu ziren, XV. mendearen hasieran, Tirrenoko itsas bizitzan benetan bereizgarriak, orduko gertaerarik handienetako bat markatuaz.

Untzitalde laguntzaile hauek garraiorik funtsezkoena segurtatu zuten garia (Sicilia, Hego Italia, noiznahi Ifar Afrika), gatza (Ibiza, Cartagena), artilea hiri eta eskulan zentru handietara, eta hori kontutan hartu gabe askoz urrutiragoko joan-etorriak, Apuliara eta are Ekialdera adibidez, Tamerlan-ek Tana harrapakatu zuenean, bertan, Azov-ko itsasoko azkenaldean, euskal mariñelak aurkitzen ziren.

liburutik.

b) 92-93: Halaber...!, agintzen dugu ezen edozein pertsonek kobra dezala.

- hamasei urte bete arte, soldataren hiruna: - eta hortik aurrera, soldata osoa. .

GALDE ETA ARIKETAK.

- Irakurri euskaldunen itsas ekintza delakoetan, zein jende motak eskuhartuko zuen?. (Armadoreak...!,).

Hauek pertsonok lege aurrean berdin diren arren, zein motako desberdintasuna gertatuko litzateke haien artean?.

- Feudal mailegon batek dirua prestatuko luke interesik kobratu gabe?.

Gaur egungo zeinekin konparatuko zenuke?.

- Feudal prestazioen aldean, alokairua kobratzeak zer garrantzi du?.